martes, 24 de noviembre de 2009

PI (Fe en el caos)


Pelikula arraroa ostegunean ikusitako "Pi". Historia bat baino gehiago kontatzen ditu, edo hobeto esanda, gai bat baino gehiagotaz ari da fileman zehar. Historia nagusiak nolabaiteko antzekotasuna dauka "Una mente maravillosa" pelikularekin, biak dira genio matematikariak, biek dauzkate arazo psikologikoak...Baina filmea beste historia batzuek zeharkatzen dute proiekzioan zehar.

Hala, momentu batean aipatzen da, zerbaitekin obsesionatuta baldin bazaude, obsesio hori ikusiko duzula zoazen tokira zoazela eta begiratzen duzun tokian begiratzen duzula. Ideia honekin, nire ikuspuntutik, arkitektoei eta arkitektura ikasleoi behintzat bi momentutan gerta dakiguke halakorik:

1-Proiektatzerako garaian, hastapeneko ideiak izaten ditugunean, baliteke( niri inoiz gertatu zait), ideia bat, forma bat, intentzio bat buruan izatea etengabe, eta horretan bakarrik zentratzea. Halakoetan, beste hainbat gauza ez dira kontuan hartzen, eta batzuetan ideia berriak proposatzean edo bururatzean ere aurreko ideiaren arrastoa geratzen da oraindik ere (azken hau egokia izan daitekeelarik kasu batzuetan).

2-Bidaiatzerakoan, arkitekturari garrantzi handiegia ematea, benetan bertan dagoen guztiaren ehuneko txiki bat besterik ez dela konturatu gabe. Izan ere, arkitektura izan ohi da deigarriena, bolumen handiena duena, baina ez dira ahaztu behar pertsonak, ohiturak, paisaiak, fauna eta flora...

Ondorio gisara laburbildu daiteke saiatu behar dela ikuspuntua ahalik eta gehien zabaltzen eta ez bakarrik arkitektura kontuetan bakarrik, bizitzan orokorrea. Zenbat eta perspektiba zabalagoa izan, orduan eta era egokiagoan hartu ahal izango ditugu erabaki ezberdinak, eta orduan eta gehiago ikusi, ikasi eta gozatuko dugu.